Barbakoa bat egiten bazoaz bi motatako pertsona izan zaitekez: orotariko labana bategaz nahikoa dabenetarikoa edo etxean bezain eroso egon behar direnetarikoa. Bigarren horreetarikoa bazara, hemen daukazu beharrezko guztiaren zerrenda:
- Parrila
- Ikatza (Pastilak ere, lana erraztuko deutsue eta)
- Egunkari zaharrak
- Okelerako pintzak edo pintxoa
- Aulkiak eta mahaia (mahairik bako leku batera bazoaz)
- Labana eta sardeska (jateko agian ez dozuz beharko baina janaria prestatzeko primeran etorriko jatzuz)
- Eskutrapua
- Botila-irekigailua, lata-irekitzekoa eta kortxo-irekigailua.
- Paperezko mahai-zapiak
- Plastikuzko edalontzi eta platerak.
- Eskuoihala edo esterilla lurrean etzan edo jesartzeko.
- Jateko zeozer (olibak, patatak... parrila prestatzen dan bitartean gosea baretzeko)
- Okela zure gustura (saihetsak, hirugiharra, saltxitxak, pintxo morunoak...)
- Entsalada eta beste barazki batzuk parrilan jartzeko (batez ere begetarianoren bat badago...)
- Edariak
- Limoiak (zentzu gabekoa dirudie, baina ez dagozanean faltan botaten dira...)
- Izotza (hobeto azken unean aurkitzen dozun gasolindegi batean erosten badozu)
- Palangana handi bat (eraria izotzetan jartzeko)
- Gatza, olioa, berakatza...
- Mahai-jokoak, karta-jokoak...
- Musika (ahal badozu ekipo txiki bat eroan, ez da ezinbestekoa, baina inoiz ez dago soberan)