Itzuli
Badakizu zer dan lan osasuna eta arrisku prebentzioa, baina ez dakizu zein da dagokion legeria? Prebentzio ikastaroez gehiago jakin nahi dozu? Ez dakizu zeintzuk diren zure eskubideak edo non informatu zaitekezan?
Hemen daukazu erantzuna.
Alde batetik Osalan daukazu. Osalan Eusko Jaurlaritzaren lan osasunari buruzko zerbitzua da. Bertan, dagokion legeria, informazioa eta abar aurkitu daikezu.
Bestalde, Europa mailan ere badago arlo honetarako sail bat eta badauka bere interneteko atari espezifikoa: European Agency for Safety & Health at Work . Hemen ere, Europa mailan behar dozun informazioa jaso daikezu.
Horrez gain, badago prebentziorako alkarte bat ere: APA (Asociación para la prevención). Hau pribatua da, baina informazioa, ikastaroak eta abar eskaintzeaz gain, arlo honetako materiala ere badauka salgai: kartelak, liburu eta gidak, informazio grafikoa...