Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

ATERPETXEAK

BIZKAIKO ATERPETXEAK

LURRASKA BASERRI ESKOLA

Harremanetarako datuak

Helbide: Kanpantxu Auzoa z/g - 48320 AJANGIZ

Telefonoa: 94 625 72 45

Faxa: 94 625 72 45

E-posta: lurraska@lurraska.com

Web-orria: http://www.lurraska.com

Datu interesgarriak
  •  Nazioarteko aterpetxea: Ez
  •  Irisgarritasuna: Ez
  •  Logelak: 130

Lekua hartzeko:
LURRASKA BASERRI ESKOLA
Telf: 94 625 72 45

Lurraska,Urdaibaiko erreserbaren kokatuta dagoen Ingurugiro Hezkuntzarako zentroa da.

INSTALAZIOAK ETA ZERBITZUAK

Aterpetxea urte osoan da zabalik. Mantenu osoko egonaldiak eskaintzen ditu (gosaria, bazkaria, afaria eta ostatu-hartzea). 130 lagunentzako lekua du eta geletan ohatzeak daude.
Telebista eta bideoa ikusteko gela bat du, baita jarduera-aretoa, zenbait berdegune eta kirolgunea ere. Horrez gain, tailerrak egiten dira eta begiraleak daude.
Aterpetxean, halaber, baserri-eskolako jarduera-programak daude.

ONURADUNAK

30 urtetik beherako gazteek, aisialdiko taldeetako, gazte-elkarteetako eta ikastetxeetako kide direnek, lehentasuna dute Lurraska Ingurugiro Eskola erabiltzeko orduan.
Haien atzetik, lehentasuna izango dute 30 urtetik beherako lagunez osatutako taldeek, betiere, legalki eraturik badaude edo, legalki eraturik egon ez arren, modu iraunkorrean lanean dihardutela froga badezakete.
Bi horien atzetik, hauek izango dute lehentasuna: legalki eratu diren gainerako elkarteek, zeinen kideek 30 urtetik gorakoak diren.

AJANGIZ ETA HAREN INGURUA

Ajangiztik gertu hauek ikus ditzakegu: Gernikan ;batzar-etxea, Gernikako museoa eta Euskal Herria museoa, Kortezubin Santimamiñe leizeak eta Oma basoa, Busturian Madariaga dorretxean dagoen Biodibertsitate zentrua, Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Center eta Bermeon arrantzaleen museoa eta arrantza-portua, beste toki interesgarri batzuen artean.
Horrez gain, Urdaibai Biosfera Erreserban dauden ibilbide-sareak erabiliz paseo ederrak egin daitezke.

HEZKUNTZA PROGRAMAK

Lurraskan ingurumen hezkuntzan eta baserri munduan oinarritutako lan programak garatzen dira. eskola umeekin egun ezberdinetako iraupena duten egonaldiak egiten dira; egun batetik 5 egunetara bitartekoak.

Egonaldi hauek , bai guraso elkarte, bai beste elkarte mota batzuentzat ere egiten ditugu. Uda garaian udalekuak izaten dira.

Ibilbideak

1. Zinpeko ibilbidea

Intereseko beste web-orri batzuk

IRUDI GALERIA

Lurraska - Sarrera


KOKALEKUA

  • N - 43º 17' 56"
  • O - 2º 40' 47"
www.gaztebizz.com
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2013 - Gaztebizz