Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

ATERPETXEAK

BIZKAIKO ATERPETXEAK

TRINKETE ATERPETXEA

Harremanetarako datuak

Helbide: Eusebio Maria de Azkue 5 - 48280 LEKEITIO

Telefonoa: 902 540 450

Faxa: 94 684 41 76

E-posta: trinkete@suspergintza.net

Web-orria: http://www.trinkete.net

Datu interesgarriak
  •  Nazioarteko aterpetxea: Bai
  •  Irisgarritasuna: Bai
  •  Logelak: 58

Lekua hartzeko: SUSPERGINTZA ELKARTEA
Telf: 902 540 450

KOKALEKUA

Lekeitio Bizkaiko kostan dago, ekialdean, Lea-Artibai eskualdean, hain zuzen. Aparteko ingurune naturalean kokaturik dago. Herriak lotura hertsia du itsasoarekin. Horretatik, leku ezin hobea da gure aisialdiaz gozatzeko.
Bertara arte autoz edo lineako autobusez joan gaitezke.

ATERPETXEAREN EZAUGARRIAK ETA ZERBITZUAK

Aterpetxea zabalik da urte osoan. Mantenu osoko zerbitzuak eskaintzen ditu. 56 lagunentzako lekua du eta geletan ohatzeak daude.
Txoko hauek ditu: egongela, garbilekua, jarduera-aretoa, internet-gela, hondartza, igerilekua, kirol-pistak. Horrez gain taldean edo familian egiteko jardueren programak ere eskaintzen ditu.

Trinkete etxea aterpetxean Itsas Eskola izenburuko egitarauak garatzen dira; hori itsasoari eta arrantzari buruzko eskolako umeentzako hezkuntza egitaraua da. Halaber, talde eta familientzako beste jarduera eta egitarau batzuk egiten dira.

ONURADUNAK

Instalazioa era guztietako taldeentzat dago zabalik, inolako salbuespenik gabe eta erreserba egiterakoan lehentasunik egin gabe. Aterpetxeetako erabiltzaileen txartela duten pertsonek deskontua dute tarifa ofizialarekiko

LEKEITIO ETA HAREN INGURUA

Lekeition bertan, hauek ikus ditzakegu: eliza, Karraspio hondartza, arrantza-portua, Santa Katalina Itsasargiko, Nabigazioaren Interpretazio zentroa, "Playa de Hondarzabal" Itsasontzi Museoa eta sosoagako dolarea
Autoa hartu eta honako hauetara iritsiko gara laster batean: Gernika (batzar-etxea, Gernika museoa eta Euskal Herria museoa), Bermeo (arrantza-portua, Arrantzaleen museoa), Elantxobe (arrantza-portua), Arteaga (Arteagako gaztelua), Markina-Xemein (Karmengo eliza, Arretxinagako Mikel Deunaren eliza) eta Ziortza-Bolibar (Zenarruzako kolegiata eta Simon Bolibar museoa).
Horrez gain, zenbait ibilbide egin ditzakegu Urdaibai Biosfera

Intereseko beste web-orri batzuk

Lekeitioko Udala http://www.lekeitio.com/

IRUDI GALERIA

Trinkete - Ikuspegi Orokorra


KOKALEKUA

  • N - 43º 22' 1"
  • O - 3º 30' 18"
www.gaztebizz.com
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2013 - Gaztebizz