Honakoan zaude:

Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Saileko Gazteria Zuzendaritza Nagusian Bizkaiko gazteen bizi-kalitatea hobetzearen alde egiten dugu lan. Aldundiko sailetan ematen diren programak, diru-laguntzak, bekak, informazio zerbitzuak eta abar koordinatzen ditugu. Atari hau dinamizatzeko ardura ere badugu. Atarian, hain zuzen, etxebizitzari, enpleguari, prestakuntzari, garraioari, ingurumenari, bidaiei, aisiari, osasunari eta beste gai askori buruzko informazioa aurkitu ahal izango duzu.
GAZTEBIZZ parte hartzeko ataria da, eta bertan, zure galderak, iritziak, beharrizanak, kezkak... egin ditzakezu. Horrela eginez gero Bizkaiko Foru Aldundiak gazteei zuzenduta ateratzen dituen programak hobetzen lagunduko diguzu. Animatu eta parte hartu!!!!!!!!