Logo de la Diputación

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Logo Gazte Bizz

Estás en:

NOTICIAS

Los trabajadores de Bilbobus continuan con los paros tras reunirse ayer con la dirección

berria.info - 23/03/2012 - Transporte y movilidad

Habrá servicios mínimos del 30% de 07:30 a 11:30 y de 16:30 a 20:30.

Bilbobus autobus konpainiak lanuztera deitu dute gaurko ere; 07:30etik 11:30era eta 16:30etik 20:30era %30eko gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituzte. Atzo Bilbobus kudeatzen duen Veolia enpresako zuzendaritzak eta Bilbobuseko langile batzordeak bilera egin zuten Bilbon, baina Pedro Angulo langileen batzordeko presidenteak azaldu zuen soilik aurretik hitzartutako gaiak jorratu dituztela; hala nola, dietak eta hamabostaldien banaketak.

Horrekin batera, Angulok salatu zuen otsailaren 13tik ez dela lan hitzarmenaren inguruko negoziaziorik izan. Veolia enpresako iturrien arabera, lan hitzarmenarekin lotura duten gaiak landu zituzten bileran.

Veolia konpainiari lan hitzarmena "geldituta" edukitzea eta lan baldintzak okertzea egozten diote langileek. Lan hitzarmena iazko uztailaren 31n amaitu zen, baina hainbat bilera egin ostean ez dute aurrerapausorik egin, langileen esanetan, enpresaren "mugikortasunik ezaren ondorioz".

Veoliak 2016. urtera arte du bere esku Bilbobus zerbitzuaren kudeaketa, eta azken hilabeteetan Pesa konpainiarekin negoziatzen ari da, zerbitzua saltzeko.

CATEGORÍA

Anterior Siguiente

Bilbobus

www.gaztebizz.com
94 406 80 00
Logotipo de Gaztebizz

Conforme a


© 2014 - Gaztebizz