Itzuli
Orokorrean, edurretarako motorra bi pertsonentzako egina izaten da eta ohiko motor baten funtzionamendua dauka. Desbardintasuna mogitzen diren gainazalean datza.
Neguko eta mendiko testuinguruak, gidariak nolabaiteko abilezia izan daian eskatzen dau. Maldak igo eta jaistea, bihurguneak hartzea edota zuzen luzeak egitea, edurretako motorreko bidaiarien gozamena da.
Motor honeek eremu lauetan igarteko moduko abiadura hartzen dabe, euren potentziaren arabera.
Eski estazioen inguruetan edurretako motorretan ibilaldiak egin daitekez. Inguru honeetan eski denboraldiak dirauen artean beharrezko edur kopurua bermatuta egoten da.
Edurretako motorrak erabiltzeko, esan dogunez, abilezia apur bat behar da eta horrexegatik garrantzitsua da euren funtzionamenduaz eta egon daitekezezan arazo mekanikoez jabetzea. Beste auker bat “fardel” moduan joatea da, gozamen bardinagaz baina ardura gitxiagogaz.